Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020an EZ DA ESKAINIKO UDAKO JOSTALDIRIK

Albisteak_ac

COVID-19ak sortutako egoera dela eta, aurtengo udan ez da Udako Jostaldirik izanen. Jarduerak behar bezala eskaintzeko beharrezko diren segurtasun neurriak eta osasun baldintzak betetzea zaila izanen dela ikusirik, Baztango Udalak, aurtengoz, ez antolatzea erabaki du.

Aurtengo erabakia ezohiko egoerak behartuta etorri bada ere, hurrengo urteko jostaldiak bikainak izateko esperantza dute antolatzaileek, eta asmo horrekin ekinen diete heldu den urteko prestaketa lanei.