AISIALDIKO HEZITZAILE LANPOSTUA

iraila 7, 2016

Baztango Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolaturik, heldu den urritik aitzina Oronozen Larunblai aisialdi egitasmoa hasiko da berriro ere. Larunblai aisialdi programa da, ikasturte osoan luzatzen dena eta haur nahiz gaztetxoak lagunartean euskaraz aritzeko talde iraunkorrak sortzea helburu duena. Larunbat arratsaldeetan bi orduko saioak eginen dira Oronozen, bi astean behin. Taldea gidatzeko hezitzaile baten bila gabiltza eta horretan interesa duen gazte orok bere burua aurkez dezake:

Lanposturako oinarrizko eskakizunak

–         EGA, horren baliokidea (hori izan ezean euskararen gaitasun froga bat gainditzea).

–         Euskaraz ongi jakitea: ahozko maila ona, bizia eta adierazkorra (horretarako elkarrizketa eginen da izangai guztiekin).

–         Begirale titulo ofiziala.

–         Haur eta gazte aisaldian eskarmentua.

Baloratuko da

–         Baztango euskaraz mintzatzea.

Eskainiko da

–         Hileko 7 lanorduko kontratua 2016ko irailaren 15etik 2017ko ekainaren 15a artio.

–         Aisialdiko heziketan prestakuntza jasotzeko aukerak.

–         Koordinaziogune egonkorra.

 

Curriculumak aurkezteko

Epea: irailaren 8tik 12ra bitarte.

Baztango Udaleko Euskara Zerbitzua

Foruen Plaza, 1. 31700 Elizondo

Posta elektronikoz: euskara@baztan.eus

Tel.: 948 58 00 06


<< atzera