ALMANDOZKO ANTZINAKO ERAIKIN NOBLEAK

April 24, 2013

Almandozko Galtzaga jauregiaren kanpoaldea.

 

 

Bi hauek dira Almandozko jauregien arkitektura hobekien ezaugarritzen duten jauregiak:

  • Galtzaga jauregia: Noblezia berriaren leinu-etxea. XVIII. mendeko eraikina da, guztiz zaharberritua, eta, egun, ostatu bihurtua.
  • “Jauregia” jauregia: Antzinako nobleziaren leinu-etxea. Armarria ezkerrera lerratua (naturako irudi baten ezkerrean beste osagarriren bat duen armarria) daukan bakarra da haran guztian. Ezkerrera zuzendua daukan kaskoa bilaukeriaren ikur heraldikoa da. Armarriaren sinpletasuna dela-eta, badirudi oso antzinako ezaugarriak dituela.

 

Sare sozialetara gehitu

<< atzera