ARIZKUNGO ANTZINAKO ERAIKIN NOBLEAK

April 26, 2013

Hona hemen Arizkungo jauregien arkitektura hobekien ezaugarritzen duten mustra edo eraikinak:

  • Ursuatarren jauregia: Bozate auzotik urre dago Ursua jauregia, Ordoki auzoan hain justu. Hor daude ursuatarren erroak, hots, Ursua leinuaren jatorria. Leinu horretako kideek karguak betetzen zituzten, jada, XIV. mendearen lehen erdian, Nafarroako erresuman. Beamontearren bandoan ibili ziren eta, ondoren berriz, Nafarroak Gaztelarekin bat egitearen alde egin zuten. Hori horrela, leinu horri oso aldeko tratua eman zitzaion harrezkeroko mendeetan. Dorrea leinu-etxe jauregia da. Fuste prismatiko itxura du, eta Erdi Aroko harlandu handi eta erregularrez osatua dago, nahiz eta, XVI. mende hasieran, harlanduxka irregularrez hornitu. Dorrea, bere osotasunean hartuta, XIV. eta XV. mendeko eredu gotikoan sailka daiteke.
  • Bergara dorrea: Elizondora bidean, Dorregaraiko barrutian, Bergara dorrea ikus daiteke. Hori ere leinu-etxe baten jauregi-dorrea da, Ursuakoaren moduan. Fuste prismatiko forma du, oinplano karratukoa, eta harlandu erregularra gezi-leiho luze eta estuekin, eta, hegalen pean, berriz, gotiko berantiarreko leiho zatikatuak. XIV. eta XV. mendeen artean eraikia izango da, ziurrenik.
  • Etxeberria jauregia: Lamiarritan, Bozate eta Ordoki artean, Etxeberria jauregia dago, Joan Tomas Goienetxe jaunak eraikia, Don Joanen ilobak, alegia. Errepidearekin lerrokaturik dagoen bloke horizontal handia da, eta etxaurreak zazpi arku ditu zutabeetan bermatuak; azken horiek, berriz, erronbo, erroleo, fruitu, izar eta lis-lorez apainduriko zimazioak dituzte. Etxaurreak hiru solairu ditu, eta etxe-ertz, arku eta leihoak harlandu-segidez dotoretuak ageri dira.

Vista del Palacio Ursua de Arizkun Vista del Palacio Vergara Exterior del Palacio Echeverría

Sare sozialetara gehitu

<< atzera