ARRAIOZKO- ANTZINAKO ERAIKIN NOBLEAK

April 26, 2013

Arraiozko Zubiria Jauregiaren kanpoaldea

Hona hemen Arraiozko jauregien arkitektura hobekien ezaugarritzen duten bi eraikinak:

  • Jauregizarrea edo Jauregizarra dorrea: Nukleo nagusia gotikoa (XIV. edo XV. mendekoa) bada ere, gerora eranskin gehiago egin zaizkio; esaterako, albo-atal bat eta hegal bakarreko teilatua, hiru troxako armarri txiki batez dinteldutako ate batekin. Nukleoa harlandu gorriko zati batez hornitua dago behealdean, arkitektura-ezaugarri gotikoekin: ojiba-leiho zatikatuak eta gezi-leihoak, adibidez. Angeluetako bati atxikirik, zurezko balkoi bat ageri da, estalki eta guzti. Goialdean, urkamendi itxurako oholtza bat ikus daiteke, lau isurkiko estalki eta guzti, eta, berorren gainean, beste goi-atal bat, zurezkoa eta era berean estalia. Dorreak primeran ezaugarritzen du Baztango paisaia. XV. eta XVI. mendeetan Ursua notarioak ziren dorrearen jabe.
  • Zubiria dorretxea: Mardea auzoan dago, eta XIV. eta XVI. mendeko eraikin gotikoa da. Hormak harlanduz jantziak dauzka erdi pareraino, eta gainerakoa harlandu txikiz, ertzak ere harlanduz hornituak dauden arren. Atea arku zorrotz sinple bat da. Bi gezi-leiho ditu, dorrearen defentsa-gaitasunaren erakusgarri. Teilatuan usategia nabarmentzen da, alegia, zurezko egitura duen atal prismatikoa, lau isurialdeetatik estalia.

 

Sare sozialetara gehitu

<< atzera