Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

ARRAIOZ – JASOKUNDEKO ANDRE MARIAREN PARROKIA

Ondarea_t

Arraiozko eliza hau XVI. mendekoa da (1568an hasi ziren eraikuntza-lanak), baina baliteke aurrez besteren bat existitu izana. Gerora, XVIII. mendean, barroko garaian, zaharberritu egin zuten eliza ertz- eta ilargixka-gangen bitartez. Latindar gurutzeko oinplanoak nabe oso zabala du, hiru atal ezberdinez osatua, eta, horrez gain, gurutzadura eta burualdea. Behealdean, 1893ko data daukan arkupea ikus daiteke, zirkulu-erdiko arku handiez osatua.

 

Elizak Andre Mari arrosariokoaren erretaula bat du Ebanjelioko gurutzaduraren aldean, neoklasizismo goiztiarreko ezaugarri modura, eta ederki ezkontzen da San Sebastiani eskainitako alboko erretaularekin, eta baita erretaula nagusiarekin ere (Andre Mari jasokundekoa ageri da erdiko nitxo edo horma-hobian, errezel pean), biak ere XVIII. mende bukaerakoak.