-
Etxepare Saria
Ainara Azpiazu Aduriz eta Paula Estévez Del Diego egileek irabazi dute 2017ko Etxapare Saria Arraroa albumarekin. Literatur sari hau Nafarroako euskara zerbitzuek antolatzen dute, eta Pamiela argitaletxeak argitaratzen ditu saritutako lanak.
-
Etxepare Sarian parte hartu
Haurrentzako albumak sortzeko beka.Maiatzaren 18a arte duzue lanak aurkezteko epea.Euskaraz sortutako albumen produkzioa sustatzea du helburu. Izan ere, euskaraz argitaratzen diren album gehienak itzulpenak dira, eta ez euskaraz sortuak.Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratzen du. http://www.etxeparesaria.eus/oinarriak.asp
-
Euskara Zerbitzua
Helbidea: Baztan Balleko Etxea. Foru plaza, zk. g. 31700 Elizondo (Nafarroa). Telefonoa: 948 58 00 06. E-posta: euskara@baztan.eus
-
Euskararen ordenantza
Baztango Euskararen Ordenantza (43,9 KB)
-
Euskarazko udalekuak
Euskal Herriko hainbat tokitan udalekuak antolatzen dira eta bilduma honek eskaintza zabal horren informazio eta xehetasun guztiak dakartza. Baztango Udalak Euskal Herrian barrena eskaintzen diren euskarazko udalekuen eskaintzak bildu du, Nafarroako bertzen hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuekin batera. Bildutako informazioarekin bi esku-orri argitaratu dira. Batean, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako euskarazko udalekuen berri ematen dute, bertzean, berriz, irakurri gehiago
-
HERRIAN EROSI, EUSKARAZ EROSI
Baztan, Malerreka eta Bortziriak Otsailean abiatu genuen HERRIAN EROSI, EUSKARAZ EROSI kanpaina eta harrera arras ona izan du, 100 saltoki eta ostatuk baino gehiagok eman baitute izena kanpainan. Irudian kontsultatzen ahal duzue zeintzuek parte hartzen duten kanpainan. Euskaraz aritzen ahal da lasaitasun osoz GUREKIN EUSKARAZ LASAI ASKI duten tokietan, eta poliki aritzen ahal da POLIKI irakurri gehiago
-
EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA
EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA: Baztan, Malerreka, Bortziriak eta Leitza, Arano, Goizueta eta Aresoko euskara zerbitzuek Euskarazko Produktuen Katalogoaren paperezko edizioa banatu dute 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoen artean. Webgunean ere badago, urte osoan erabiltzeko moduan. Urteko garai honetan seme‐alabei edo ingurukoei euskarazko liburu, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta opari egiteko aukera paregabea izaten irakurri gehiago
-
SOLASLAGUNA
Ongi etorri 2016/2017 ikasturtera! Iraila ailegatu zaigu eta honekin batera ikasturte berria martxan paratzeko tenorea. Iazko ikasturtean 100 lagunetik goiti eman zenuten izena Solaslaguna egitasmoan eta osotara 21 talde aritu ginen ikasturtean zehar gure Eskualdean. Aurtengo ikasturteari eutsi nahi diogu, irailean zehar iaz ibili zineten horiekin harremanetan jarriko gara eta ahal den heinean erroturik dauden irakurri gehiago
-
Euskararen kale-neurketa (2015)
2015ean Baztango hainbat herritan hizkuntza erabilera neurtzeko behaketa bidezko ikerketa egin zen eta hona emaitzak: Baztango kale-neurketa 2015
-
Turistendako argitalpena
Udalak gure eskualdera datozen turistendako argitalpena prestatu du. Horren helburua da kanpotik gure herriak bisitatzera datozenei bertan euskara hizkuntza bizia dela erakustea. Horrez gain, gonbita egiten zaie ahal duten neurrian gure hizkuntza erabil dezaten, eta horretarako oinarrizko hiztegi bat ere ematen zaie. Argitalpena euskaraz, gaztelaniaz, katalanez, frantsesez eta ingelesez dago. Euskararekin gehixeago sakondu nahi dutenek irakurri gehiago