1.3.

image001

ESKU-HARTZEKO SEKTOREAK ETA PRESTAZIOAK

• Haurtzaroa eta gazteria: familiari arreta, adopzioak, familian esku-hartze hezitzaileak, familia ugariaren titulazioa.
• Hirugarren adina: kotizazio gabeko erretiro-pentsioak, bizi agiriak, aparteko laguntzak, etxez etxeko arretarako laguntza ekonomikoa, egoitzak, eguneko zentroak, larrialdietarako telefono-zerbitzua. ELZ (Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua). “Francisco Joaquín Iriarte” Zaharren Egoitzan sartzeko eskariak.
• Behar berezidun pertsonak: ezintasun-ziurtagiria, kotizazio gabeko ezintasun-pentsioa, laguntza espezializatua, Garraio egokitua, Etxebizitza funtzionalak, Zentroak, Ibilgailuak erosteko nahiz egokitzeko diru-laguntzak, Aparkatzeko txartela. Osasun Mentaleko Zerbitzuekin koordinazioa…
• Gizarteratzea: Oinarrizko Errenta, atxilotuarendako Arreta-Zerbitzua, gizarte-enplegu babesturako proiektua lantzea, enpresetan lanean hastea. Elkarte sozialei zuzendutako diru-laguntzak.
• Familia: oinarrizko errenta, prestazio ekonomikoen eskaerak bideratu, integrazio sozialerako etxebizitzak. Emakumeei zuzendutako arreta, tratu txarrak salatzeko zerbitzuaren informazioa, harrera-etxeetarako plazak.
• Gutxiengo etnikoak: akonpainamendu sozialak, arlo akademikoaren jarraipena, lan orientazioa…
• Droga eta bertzelako menpekotasunak pairatzen duten pertsonak: baliabide egokituetara orientazioa, tratamenduen jarraipena…
• Etorkinak: tokiko baliabideen informazioa, ongi izate gizartearen baliabideen informazioa, gutxieneko diru sarrerak bermatzeko tramiteak…
• Komunitatea: langabetuendako formakuntza ikastaroei buruzko informazioa, helduak alfabetatzeko informazioa, oinarrizko dokumentuen tramiteak egiteko informazioa…