3.1.

ENPLEGU BABESTUA

Gizarte Enplegu Babestua Gizarte Zerbitzuen programa bat da. Horretan gizarte bazterketa egoeran dauden edota soldatapeko lana lortzeko zailtasun larriak dituzten pertsonak aldi baterako kontratatzen dira. Langile horiek egiten dituzten lanak toki publikoen eta hiri-altzarien garbiketa nahiz egokitze lanak izaten dira gehienbat: pilotalekuen eta karriken garbiketa, igeltserotza, margotze lanak…Programa honen helburua pertsona horiek soldatapeko lan munduan integratzeko gaitasunak garatzea da eta horretarako prozesuan begirale baten eta gizarte langile baten laguntza dute. Programaren barruan prestakuntza tailer batzuk egiten dira arlo profesionala zein pertsonala landuz: joskintza, motozerraren erabilera, lan bilaketa, gizarte trebetasunak, adimen emozionala…Gizarte Enplegu Babestua udalek sustatzen dute eta Nafarroako Gobernuak finantzatzen du.2002 urtetik abian dagoen proiektuak 51 emakume eta 59 gizonei lan aukera bat eskaini die (2015 bitartean).

Erakusketa

pdf 1 >>

pdf 2 >>

Txostena >>