Baztango Udala / Ayuntamiento de Baztan


1.1.

  image001

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAREN HISTORIA

Baztanen 1987an sortu zen zerbitzua da. 1989an Urdazubi eta Zugarramurdiko herrietara zabaldu zen.

2012ko udazkenean osatu zen gizarte zerbitzuen legeak eskatzen duen gutxieneko lan taldea:

o   2 gizarte langile,
o   gizarte hezitzailea,
o   administrari laguntzailea,
o   enplegu babestuko monitorea,
o   etxez etxeko 4 langile.

Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko herritarrei zerbitzu osotua eskaintzeko oinarrizko lau programak daude:

o   harrera eta orientabide sozialeko programa
o   autonomia pertsonala sustatu eta menpekotasuna duten pertsonei laguntzeko programa
o   gizarteratze programa
o   haur eta familientzako laguntza programa