EUSKARA IKASTEKO DIRULAGUNTZA DEIALDIA ATERA DU BAZTANGO UDALAK

iraila 4, 2019

Aurten ere, Baztanen euskara ikasten duten herritarrendako dirulaguntza eskaini du Baztango Udalak. 2018ko irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 31ra egindako ikastaroen matrikula gastuetarako izanen dirulaguntza hau. Baztanen erroldatutako 16 urtetik goitikoek eska dezakete, eskabide orria betez. Dirulaguntza jaso ahal izateko bete beharreko baldintza guztiak eta gainerako xehetasunak deialdian datoz jasoak:

Deialdia euskaraz

Eskabidea 2019

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 2tik 27ra (14:00ak arte) izanen da.

 


<< atzera