Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

BERROETAKO SAN MARTIN PARROKIA

Ondarea_t

Berroeta herriaren tontorrean eraikitako eraikina da, XVI. mendean. Barroko garaian, dezente eraberritu zuten. Gurutzaduraren hegalei estalkiak aldatu zizkieten eta tenpluaren inguru guztia bi kaperaz hornitu zuten, baita plakez kiribilduriko erlaitz batez ere.

 

Oinplanoak bi atalez osaturiko nabea du, gurutzaduraz eta burualde pentagonalaz gain; hori guztia bi kaperek osatzen dute. Nabearen estalkia izar erakoa da eta duen diseinua XVI. mendekoa da, inondik ere, konkordurekin eta erdiko zirkuluarekin. Burualdeari atxikia oihal-ganga bat ageri da eta gurutzadura-hegalen gainean, berriz, ilargixka barrokoak.

Barrualdean hiru erretaula daude. Lehenengoan, Andre Mari doloretakoa ageri da, XIX. mendekoa. Bigarrena, berriz, San Migelen erretaula da, XVIII. mende bukaerakoa. Gurutzaduraren alboan, Andre Mari arrosariokoaren erretaula dago, XIX. mendekoa eta estilo klasikokoa. Erretaula nagusia San Martini eskainia dago. XIX. mendekoa da, arkitektura oso sinplekoa. Apaingarriak estilo klasikokoak dira: girnaldak, loreontziak eta abar. San Martinen irudiak, pontifize-jantziz, erretaularen garai berekoa dirudi.