Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Bizkaiko dantzaria naiz eta aspaldian bertoko “mutil dantzak” ikasi nituen eta Elizondon garai batean ere dantzatu egin nituen Baztandarren Biltzarrean. Aspalditik ere nahiko kritiko somatzen dut burua gure (gizonezko) tradizioekin. Une hontan Feminista eta Generozko Ikasketak Masterra burutzen ari naiz EHUn eta nire tesinaren gaia Genero-asimetriak Euskal Dantzen transmisio eta emankizunetan. Lan hori egiteko hainbat elkarrizketa egin beharko dut. Aldi berean Elbeten gertatutakoa ikusiz eta gero… Bueno harira, nire asmoa da, posiblea bada, edonoiz,zure baimenarekin jakina,bertaratzea eta elkarrizketatxo bat zurekin egitea. Zure erantzunaren zain geratzen naizen bitartean, jaso nire agurrik beroena. Animo eta aunitz urtez! S.R. (2014-03-14)

Erantzunak Alkate

Kaixo,  lehenenik eta behin, barkamenak eskatu nahi dizkizut erantzunaren atzerapenagatik, oporretan izan naiz eta aste honetan berean itzuli naiz. Hasteko, eskerrak eman nahi dizkizut gai honen inguruan duzun interesagatik eta egiten ari zaren lanagatik. Gizonen eta emakumeen arteko elkarlana funtsezkoa izango baita plaza eta herri parekideak eta askeak lortzeko.

 Beraz, zurekin harremanetan jarriko gara elkarrizketa bat lotzeko.

 Ongi izan,

 Garbiñe Elizegi Narbarte (2014-04-01)