Arratsalde on, mi duda es respecto al anuncio publicado en el BON hace unos días, respecto a la vacante de juez de paz, y que no encuentro más información en ningún sitio, ni bando ni nada… Me gustaría saber que requisitos hay que cumplir para aspirar a esta plaza. Milesker M. 2014/12/08 (ESKAERA JATORRIZKO HIZKUNTZAN)
Erantzunak Alkate
Egun on, hau da gaiari dagokion informazioa:
Bake epaile kargua, hutsik. Epailea ordezkatzeko eta ondotik titular gisa izendatzeko deialdia
Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, deialdi hau iragarri da bake epaile ordezko eta ondotik titular gisa izendatzeko eskaerak aurkez daitezen.
Ordezko postua eta, ondoren, titular gisara izendatzea.
Ordainsaria: urtean 3.218 euro gordin; guztira, 805na euroko lau ordainketa izanen dira. Ordainketak hiruhilekoan behin eginen dira.
Eskakizunak:
-Hitz-jario ona ahoz zein idatziz, euskaraz eta erdaraz.
– Adinez nagusia izatea eta bateraezintasunerako arrazoirik ez izatea.
– Ez da beharrezkoa udalerrian erroldatua egotea.
Bateraezintasunak: Kargua hurrengo hauekin da bateraezina:
1. Botere Judizialarenaz bertzelako jurisdikzioan jardutea.
2. Herri-hautatze bidezko edo izendatze politikoko edozein kargu izatea Estatuan, Autonomia Erkidegoetan, Probintzietan eta toki entitateetan nahiz horietako edozeinen mendean dagoen organismoetan.
3. Estatuko Administrazioak, Gorte Orokorrek, Errege Etxeak, Autonomia Erkidegoek, Probintziek, Udalerriek edota horien mendean dauden edozein entitatek, organismok edo enpresak hornitutako edo ordaindutako enpleguak edo karguak izatea.
4. Edozein ordena jurisdikzionaletako Auzitegietan eta Epaitegietan edonolako enpleguak izatea.
5. Abokatutzan eta Prokuradoretzan aritzea.
6. Aholkularitza juridiko mota oro egitea, ordaindua izan ala ez.
Ohorezko postu bat da baina ezinbertzekoa kalitatezko eta atzerapenik gabeko zerbitzu bat emateko. Egungo Epaileak postua uzten badu ordezko Epailerik izan gabe, bertze herri bateko Epaileak ordezkapena egin nahi izatearen mendean egonen gara; beraz, horrek erran nahi du honako tramite hauek atzeratzen ahal direla:
– Ziurtagiriak eskatzea: orain unean bertan ematen dira eta astebeteko atzerapena izan dezakete.
– Familia Liburua jaulkitzeak (seme-alaba jaiotzeagatik) 8 eguneko atzerapena izan lezake (orain, agiriak aurkeztu eta biharamunean ematen da).
– Ortziralero ezkontzak egin beharrean hilean behin egin beharko lirateke.
– Pentsioak kobratzeko bizi-agiriak jaulkitzea (aunitzetan aurkezpen epeei lotuak daude), eskatu eta astebetera atzeratu liteke.
– Eta hamaika tramite luzatuko lirateke, hala nola izen-abizenak euskarara egokitzeko espedienteak, ohiko izena aldatzea, inskripzioak lekualdatzea, akatsak zuzentzea, ezkontza-espedienteak (Erregistroan edo Udaletxean egiteko), nazionalitate-inskripzioak, auzotasun zibilekoak, ezgaitasunekoak, tutela-espedienteak, ahalordetze-espedienteak eta bertze.
Elizondo – Baztan, 2014ko abenduaren 11n
Adeitasunez,
Garbiñe Elizegi(2014/12/15)