Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Desearía saber el coste de construcción del nuevo edificio municipal existente en la plaza de los Fueros de Elizondo. Asimismo, desearía saber el motivo por el que no se han repuesto ni reponen los árboles (magnolios) que fueron plantados en la citada plaza al finalizar las obras y han desaparecido en su totalidad, y también dónde se encuentran varios de los bancos que existían en el mencionado lugar y han desaparecido. L.M.S.A. (2014/04/29) (ESKAERA JATORRIZKO HIZKUNTZAN)

Erantzunak Alkate

Egun on,

Elizondoko plaza berria egiteaz eta eraikinaz eta egin duzun galderari erantzunez, honako hauek dira datuak: plaza berria eta eraikina egitearen kostu osoa 1.422.572,13 euro izan dira. Kopuru oso horretatik 597.622,04 euro Estatuko diru-laguntzetatik hartu ziren, 210.284,21 euro “Bertze gastuak, plazako obren ordainsariak, ZP lanak, hiri-altzariak, etab.” kontzeptuan ordaindu ziren eta 614.665,88 euro “Elizondoko plazako eraikinaren lanak eta obra zuzendaritzaren ordainsariak” kontzeptupean. Guztira Udal honen dirutatik 824.950,09 euro gastatu dira.

Gastu hori guztia egin bada ere, eraikina akitu gabe dago eta obra bukatzeko 180.000 euro behar dira. Hori ez ezik, honezkero akiturik dauden plazako lanek huts zenbait dituzte eta Udalak obraren arduradunei konponketak egiteko eskatu behar izan die.

Zuhaitzei dagokienez, hautsi ziren, berriz landatu ziren eta berriro ere hautsi dira. Hala bada, zuhaitz handiagoak landatuko dira prest ditugularik. Eserlekuak mugitu eta hortik lekutu izana Elizondoko herriaren eskaria izan zen. Kendu ziren eserlekuak Udalak ditu altxaturik.

Zalantzak argitu dizkizudalakoan,

adeitasunez,

Garbiñe (2014/05/14)