DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO HONDAR EGUNAK: ERROTULAZIOA EUSKARAZ PARATZEKO eta EUSKARA IKASLEENDAKO

iraila 25, 2020

Dirulaguntzak eskatzeko hondarreko egunak direla oroitarazi nahi dizugu.

Baztango Udalak bi laguntza deialdi ditu martxan eta bietarako EPEA heldu den astean akituko da.

  • Batetik, hizkuntza paisaiari dagokion deialdia dago: denda, saltoki eta enpresetako errolulazioa euskaraz edo elebiz paratu duenak dirulaguntza eska dezake. EPEA heldu den asteazkenean akituko da, irailaren 30ean.
    Ekarri beharreko dokumentazioa deialdian bertan duzue: Dirulaguntzaren oinarriak-eus 2020
  • Bertzetik, euskara ikasleendako deialdia dago: 2019-2020 ikasturtean euskara ikasi duten herritarrek dirulaguntza eska dezakete. Horretarako azkeneko eguna urriaren 2a izanen da.
    Deialdia euskaraz 2020

<< atzera