Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

ELBETEKO SANTA KRUZ PARROKIA

Ondarea_t

Elbete herriko bi auzoen artean dago XVI. mendean eraikitako eliza hau, nahiz eta, egun duen itxura, XVIII. mendean hartu. Latindar gurutzeko oinplanoa du eta nabe bakarra, hiru ataletan banatua, baita gurutzadura eta hiru horma-ataleko burualdea ere. Elizaren kanpoaldea harlandu gorriko bloke konpaktuz osatua dago; gurutzadura erabat nabarmentzen da, burualdea teilatura arteko kontra-hormekin indartua dago eta sakristiak bolumen kubiko handia du. Teilatua euskarritzen duen erlaitz kiribilduak tenpluaren perimetro osoa hartzen du. Haraneko beste eliza batzuen moduan, Elbetekoak ere badu portiko zabal bat eta portalea zirkulu-erdiko arku batek osatzen du.

Barrualdean, Andre Mari arrosariokoaren erretaula nabarmentzen da, Ebanjelioko gurutzaduraren aldean. Erretaula horretan, XVI. mende bukaerako irudi erromanikoetan oinarriturik, XVIII. mende hasierako ornamentu barrokoa da nagusi. Erretaulaz bestaldera, San Sebastianen beste erretaula bat dago, eta, Arrosarioko Ama Birjinaren erretaularekin gertatzen den bezala, honek ere erretaula nagusiarekin erlazionatuta dagoen erretaula erromaniko baten erliebeak eta irudiak baliatzen ditu.