Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

ELIZONDOKO ARIZKUNENEA JAUREGIA

Ondarea_t

Arizkunenea Jauregiaren kanpoaldea

 

 

Arizkunenea da, ezbairik gabe, Baztango jauregi-arkitekturaren eraikinik apartekoena, kasik enblematikoa bihurtzeraino. Migel Arizkunek eraikiarazi zuen.

 

Elizondon dagoen jauregi honek “U” forma du, bi hegal irtenekin eta etxaurre atzera etzanarekin, zeina, hegalekiko bigarren planoan egon arren, oso nabarmendua geratzen den harlanduz eraikia dagoelako eta apaingarri gehiago dituelako. Etxaurreak barroko kutsua du elementu apaingarrien dinamismoagatik, eta horri erantsi behar zaio duen armarri ikusgarria. Armarria eraikinaren bigarren atalean dago, eta ezin hobe markoztatzen du kiribildura lerronahasi lodi batek.

Armarriak orla apaingarria dauka behealdeko maskaroiarekin, lehoiekin, haur sostengatzaileekin, orbelarekin, ugaritasun-adarrarekin eta intsignia erako markes-koroa batekin. Oso fin landua dago.

Armarri gainean, etxaurrea mantsarda nagusi batean amaitzen da, eta mantsardaren babesean leiho bat dago, kiribildutako marko batean. Etxaurrearen parean, patio bat ikusiko dugu, zirkulu-erdiko portale batetik zehar joanda. Portaleak apaindura barrokoa du eta albo-hegalekin lerrokaturik dago. Ixten duen burdinazko hesiak 1740ko data du, eraiki zeneko data, alegia.