Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

ERRATZUKO ANTZINAKO ERAIKIN NOBLEAK

Ondarea_t

Erratzuko Apeztegia Jauregiaren kanpoaldea

Hona hemen Erratzuko jauregien arkitektura hobekien ezaugarritzen duten bi jauregiak:

  • Apestegia jauregia: XVII. mendearen bigarren erdiko eraikina da, eta eliza aurrean dago. Formatu horizontaleko blokea du, eta harlanduzko etxaurrean hiru solairu mailakatzen dira, inpostaz bereiziak. Azkenaren gainean, lau isurkiko teilatua dago, zurezko hegal bikoitzarekin. Etxaurrean leihoak ageri dira, balkoia erdi partean, eta beheko solairuan, berriz, bi leihoren artean, dinteldutako atea. Frontisa edertuz, orbel barrokoz apainduriko armarria ikus daiteke, kasketaz hornitua eta bi eremutan zatitua, beneren bitartez. Espazio horren albo-angeluan, egutera bat, habez estalia eta bi isurkikoa, euskarri modura harresi bat daukana, bi zutabe dorikoz gain.
  • Goienetxe jauregia: Joan de Goienetxeren senitarteko batek eraikiarazi zuen. XVIII. mendearen bigarren erdiko jauregi barroko ederra da, eta, itxurari dagokionez, Oieregiko Reparacea jauregia gogorarazten du, nahiz eta, jatorria, Elizondoko Arizkunenea jauregian izan, bai behintzat etxaurre nagusia buztin-zokorrekin markoztatzeari dagokionez. Etxaurrearen egitura (hiru maila dituen atal nagusia eta hegaletan garaiagoak diren bi buztin-zokor) zurezko hegal bikoitz eta perrotedun batean amaitzen da. Portale zuzena, zutabe dorikoen inguruan, atal nagusiaren beheko solairuan irekitzen da. Albo-hegal edo buztin-zokorretan, burdinazko hesidun leihoa eta hiru balkoi daude elkarren segidan, eta guztiek orejeta erako markoa dute. Balkoi nagusiaren alboan dauden bi armarriak frontisa duintzen duten beste elementu bat dira.