3.1.

ENPLEGU BABESTUA

EMPLEO PROTEGIDO

Gizarte Enplegu Babestua Gizarte Zerbitzuen programa bat da. Horretan gizarte bazterketa egoeran dauden edota soldatapeko lana lortzeko zailtasun larriak dituzten pertsonak aldi baterako kontratatzen dira. Langile horiek egiten dituzten lanak toki publikoen eta hiri-altzarien garbiketa nahiz egokitze lanak izaten dira gehienbat: pilotalekuen eta karriken garbiketa, igeltserotza, margotze lanak…

Programa honen helburua pertsona horiek soldatapeko lan munduan integratzeko gaitasunak garatzea da eta horretarako prozesuan begirale baten eta gizarte langile baten laguntza dute. Programaren barruan prestakuntza tailer batzuk egiten dira arlo profesionala zein pertsonala landuz: joskintza, motozerraren erabilera, lan bilaketa, gizarte trebetasunak, adimen emozionala…

Gizarte Enplegu Babestua udalek sustatzen dute eta Nafarroako Gobernuak finantzatzen du.

2002 urtetik abian dagoen proiektuak 51 emakume eta 59 gizonei lan aukera bat eskaini die (2015 bitartean).

Erakusketa

pdf 1 >>

pdf 2 >>

2014ko txostena >>

El Empleo Protegido es un programa de los Servicios Sociales. Consiste en la contratación temporal de personas en situación de exclusión social o con dificultades graves para conseguir un trabajo remunerado. Los trabajos realizados por est@s trabajador@s son mayormente limpieza de zonas y mobiliario público, así como trabajos de mantenimiento: limpieza de frontones y calles, albañilería, trabajos de pintura…

El objeto de este programa es que estas personas desarrollen habilidades para la integración en el mundo laboral remunerado, para lo que cuentan con la ayuda de una monitora y una trabajadora social durante el proceso. Dentro del programa se realizan diferentes talleres de formación trabajando el ámbito profesional y el personal: costura, uso de la motosierra, búsqueda de trabajo, habilidades sociales, inteligencia emocional…

El Empleo Social Protegido está promovido por los ayuntamientos y es financiado por el Gobierno de Navarra.

Este proyecto que comenzó en 2002 (hasta el 2015), ha ofrecido una oportunidad laboral a 51 mujeres y 59 hombres.

Exposición

pdf 1 >>

pdf 2 >>

Informe 2014 >>