Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

01 de diciembre de 2021

Euskararen Eguna Baztanen

Abenduaren 3a, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte, elkarlanean,  Baztango Euskara Batzordeak, Baztango herriek eta ikastetxeek.

Abenduaren 2an hasita 10era bitartean bada non gozatua. Hemen duzue ekitaldien egitaraua.

Abenduaren 2an, erraterako, hitanoari buruzko bertso-emanaldia izanen da.

Antolatzaileek honako gonbidapena egin die baztandarrei: Norberak bere etxeko balkoia, karrika, edo herria apain dezala «Euskaraz bizi nahi dut» leloarekin. Kartelak eginez edo/eta puxikak paratuz, nahi den gisan apaindu. Ondotik, nahi duenak, berea kartelari argazkia atera eta Sare Sozialetara igatea proposatu dute #Baztaneneuskaraz traola paratuz.

Gogoratu euskarak egunerokoan behar gaituela!! Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an bada ere, ez utzi euskara egun bakarrerako; solastu, erabili, eta gozatu euskaraz eta euskararekin!!

NOTICIAS RELACIONADAS