Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

¿QUÉ HACER ANTE UNA AGRESIÓN? 

Descarga aquí el cartel

Criterios de atención

  • LEHENTASUNEZKO ARRETA:
    • Arreta ahalik eta lasterren eginen da, ahal dela aurrez-aurre.
    • Ahal dela, emaztekiei bakarka emanen zaie arreta, komunikazioa erraztu, intimitatea errespetatu eta konfiantzazko harremanak sortzeko egokiak izanen diren tokietan.
    • Seme-alabak badaude, haientzako toki egokiak prestatu behar dira, emaztekiei arreta ematen zaien tokietatik bereizita. Halaber ez dira seme-alabak itzultzaile gisa erabiliko.
  • ERANTZUN BIZKOR, KOORDINATU ETA ERAGINKORRA: Eraso matxista baten berri izatean erantzuna bizkorra, inplikatuta dauden erakunde eta zerbitzu guztiekin koordinatua eta eraginkorra izanen da.  Ez da inprobisatuko eta erantzuna protokoloaren baitako oinarrien arabera planifikatua izanen da.
  • INFORMAZIOAREN KONFIDENTZIALTASUNA: Ez da daturik emanen erasoa nola gertatu den adierazten duten xehetasunen edo biktimaren inguruan, edota haien seme-alaben inguruan. Emanen diren datuak orokorrak izanen dira, hau da, eragindako eta jasandako indarkeria-mota identifikatzeko eta hartutako neurriak justifikatzeko gutxienekoak direnak.
  • INFORMAZIOA KONTRASTAZEA: Gizarte alarma saihesteko arduraz jokatu behar da eta beraz, gertaerei buruzko informazioa kontrastatu behar da. Oinarri sendorik gabeko erantzun batek ez dio mesede egiten indarkeriaren prebentzioari ez eta biktimari ere
  • BERBIKTIMIZAZIOA SAIHESTEA: Udalerri txikietan gehienek elkar ezagutzen dutela aintzat harturik, arreta berezia paratuko da erasoa jasan duen emaztekiaren konfidentzialtasuna bermatzerakoan. Zurrumurruek indarkeria bikoitza eta berbikitimizazioa eragiten ahal dute.
  • DISKRIMINAZIO EZA ETA IKUSPEGI INTERSEKZIONALA: Erasoari aurre egin dioten emaztekiak beren ohiko hizkuntzan komunikatu ahal izatea bermatuko da horretarako bitarteko egokiak jarriz
  • KALTEAREN KONPONKETA KOLEKTIBOA ETA PREBENTZIOA: indarkeria matxista gaitzesten duten eta biktimekiko errespetua erakusten duten omenaldi eta ekintza publikoak egitea

Baliabideak eta zerbitzuak 

Eraso bat identifikatzen badugu, erasoa jasan duenari babesa eta laguntza eskaini, epaitu gabe entzun eta badiren baliabideen berri eman.

  • Zauri larriak badituzu edo salaketa judiziala jarri nahi izatekotan, deitu 112-ra edo 948 20 29 20 edo 948 58 18 64 (Baztango Foruzaingoa). Kasu horretan Foruzaingoak edo osasun zerbitzuak ofiziozko salaketa bat paratu ahal dute, baita baliabide eta zerbitzuak martxan jarri.
  • Arreta, informazioa eta aholkularitza emateko emaztekien kontrako indarkeriaren inguruan. Doakoa, konfidentziala eta deia ez da fakturan azaltzen. 24 orduko arreta: WhatsApp 600 000 016; 016
  • Genero-Indarkeriaren Biktimei Osoko Arreta emateko Taldea erasoa pairatu duenarendako edota senideendako. (BAIT/EAIV): 948 004 952/948 004 953
  • Sexu erasoen aitzinean arreta juridikoa eta psikosoziala: Delituen Biktimen Arretarako Bulegoa OAVD (Iruñea, epaitegia) 848 42 33 76, 848 42 13 87 y 848 42 76 71
  • Emaztekiari Arreta Juridikoa Emateko Zerbitzua (ELZ-SAM), doako arreta eta aholkuak emateko, Iruñeko Abokatuen Elkargoko profesionalek emanda: 948 221 475
  • LGTBIfobiaren kontrako behatokia: Harrotu (Iruñea) 948 226 326, 699 384 965
  • Baztango Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak: 948 58 00 06 edo 689 03 50 78
  • Erantzun sozialaren protokoloa aktibatzeko Baztango Berdintasun Zerbitzua: 613 00 36 34