ETXEALDITIK EUSKARALDIRA

apirila 22, 2020

Etxealditik Euskaraldira proposamena Baztanerat ere ailegatu da. Ekimen berri honek etxeko hizkuntza-ohituretan eragitea du helburu. Horretarako etxean erabiltzen dugun hizkuntzaren gainean hausnartzea proposatzen dute, eta bertzetik, euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egitea.

Euskaraldiren bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra izanen bada ere, aste honetan abiatu den ekimenak ordurako entrenamentua izan nahi du, aurre-prestaketa bat, gero, azaroan Euskaraldiari indartsuago ekiteko. Horrela bada, hainbat ariketa proposatu dituzte norberak bere etxean zein hizkuntza hitz egiten duen pentsarazteko.

Apirilaren 21etik 23ra hausnarketa egiteko egunak izanen dira eta ondoren, apirilaren 30 arte egunero bideotxo bat kaleratuko dute etxean hizkuntza ohiturak aldatzeko proposamena eginez, guztira zazpi proposamen beraz. Eta #EtxealditikEuskaraldira ekimena amaitzeko maiatzaren 3an ekintza bateratu bat eginen da.

Euskaraldiko antolatzaileek herritarrak parte hartzera animatu nahi dituzte eta horretarako #EtxealditikEuskaraldira traola eta @Euskaraldia jarri dituzte eskura. Gurean ere sortu dugu propioa #EtxealditikEuskaraldiraBaztanen eta zuen bideoak edo argazkiak bertan zintzilikatzera animatzen zaituztegu.

Bestalde, UEMAren gogoeta ekarri nahi dugu lerro hauetara, UEMAk ere bat egin baitu ekimenarekin.

Amaitzeko, etxealdian egiteko ariketa erraz bezain baliagarria Etxealditik Euskaraldia ekimenarekin hasteko.

#0 Ze hizkuntzatzan hitz egiten dut etxean eta etxetik?

[#Euskaradlia] Hizkuntz-ohiturei begiratua emango diegu #EtxealditikEuskaraldira ekimenarekin hasteko?!Hemen duzue norekin eta nola hitz egiten dugunari buruzko erradiografia bat egiteko ariketa sinple bezain erabilgarria egiteko bidea. Ekin diezaiogun!

Publicada por Euskaraldia en Lunes, 20 de abril de 2020


<< atzera