Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

ETXEKO HONDAKIN BEREZIAK

Hondakinak_zerb

ETXEKO HONDAKIN BEREZIEN BILKETA

Garbigune ttikia

Etxe, denda eta zerbitzuetan sorturiko hondakin bereziendako bi BILKETA PUNTU FINKO ditugu Baztanen. Puntu finko edo  GARBIGUNE TTIKI hauek  Oronozko plazan eta Elizondoko merkatuko zelaian kokatuak daude.  Hauez gain,  larunbatetan kamioi bat ibiltzen da herriz-herri etxeko hondakin bereziak biltzen. Ez bota hondakin hauek edozein edukiontzitan! Erabili Udalak eskeintzen dizkizun zerbitzu hauek!

Birziklatzea zure esku dago!

Begiratu egutegian kamioia noiz joanen den zure herrira edo erabili garbigune finkoak!

Etxeko hondakin berezien zerrenda:

  • Amoniakoa
  • Arratoi-pozoia
  • Azido klorhidrikoa
  • Bateriak
  • Berniza
  • Bideokaseteak
  • Bonbillak
  • CDak
  • Deskoipeztatzaileak
  • Detergentea
  • Disketeak
  • Disolbatzaileak
  • DVDak
  • Enbase kutsatuak
  • Erradiografiak
  • Fitosanitarioak
  • Fluoreszenteak
  • Garbiketa produktuak
  • Gasolina
  • Gasolio-irazkia
  • Gasolio-ur bidoia
  • Ile-apainketarako produktuak
  • Inprimagailurako kartutxoak
  • Inprimagailurako tintak
  • Kalkulagailuak
  • Kerosenoa
  • Koipea
  • Kola
  • Kolonia
  • Landare-olioa
  • Merkurioa
  • Metxeroak
  • Motor-olioa
  • Mugikor kargagailua
  • Mugikorrak
  • Pilak
  • Pinturak
  • Silikona
  • Termometroak
  • Tonerra
  • Zotala

Ikusi hemen noiz egonen den kamioia Baztanen:

EGUTEGIA2021 (2MB)