EUSKALKIDE: Bertako mintzamolde jatorrak ikasteko eta horretan aritzeko saioak

February 12, 2016

EUSKALKIDE, Baztan-Bortziriak-Malerrekako Solaslaguna egitasmotik abiatu den
ekimena da, tokian-tokiko mintzamolde jatorrak ikasteko eta horretan aritzeko
espazioak sortu nahi dituena. Helburu zabalago batzuetan ere kokaturik dago, hizkuntza
portaeran eragitea, adineko pertsonekin hartu-emanak sortzea eta ondare
ez materialaren eramaleak diren neurrian, hauen esperientziez ikastea, bertzeak
bertze. Beran eta Elizondon abiatuko da.
Non eta Noiz?

Elizondon:

Fco. Joaquin Adinekoen Egoitzan
Ortzirale arratsaldetan bilduko gara eta 3 saio izanen dira.
Ordua: 17:00-18:00. Egunak: martxoaren 4, 11 eta 18.

Beran:

San Jose Adinekoen Egoitzan
Astean ordu betez elkartuko gara.
Larunbatetan 11:00etatik 12:00etara, otsailaren 27tik maiatzaren 7ra.

Informazioa eta izen ematea:
Deitu 610 920 673 (Oianko) telefonora edo idatzi solaslaguna@topagunea.org

Sare sozialetara gehitu

<< atzera