EUSKARAZKO JOLAS ETA KANTUEN IKASTAROAK FAMILIENDAKO

abendua 9, 2019

Iazko arrakasta ikusita, aurten ere euskarazko jolasak eta kantuak ikasteko ikastaroak antolatu ditu Baztango Udaleko euskara zerbitzuak. Aurten 2 ikastaro eskainiko dira:

1.- JOLASTUKO GARA? izenekoa 0-3 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoendako da. Bi orduko saioa izanen da eta lehenbiziko ordu eta erdian gurasoak bakarrik ariko dira eskainitako materiala ezagutzen. Ondoren haurrak eta gurasoak bildu eta elkarrekin landuko dute aurrez ikasitakoa.

NOIZ: Abenduaren 18an, asteazkena, 17:00etan
NON: Arizkunenean

2.- JOLASTUKO GARA FAMILIARTEAN? izenekoa 2-6 urte bitarteko haurren gurasoendako da. Ordu eta erdiko saioa izanen da.

NOIZ: Abenduaren 16an, astelehena, 17:00etan
NON: Arizkunenean

Bi ikastaroretarako haurtzaindegi zerbitzua egonen da.
Tailerra doan da baina plazak mugatuak izaki, izena ematea beharrezkoa da. Horretarako deitu Baztango Udaleko euskara zerbitzura 948 58 00 06 edo idatzi mezua honako helbidera: euskara@baztan.eus

Izena emateko EPEA abenduaren 9tik 16ra izanen da.


<< atzera