Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Antzerkia. Zeozertan dabil baina ez dakit zertan. Komedia

2023ko otsailak 26

Foto evento

Metrokoadroka Sormen Laborategiak ‘Zeozertan dabil baina ez dakit zertan’ antzerki lana sortu du ezohiko komedia baten ikuspuntutik. Obrak familia adibide desberdinak hartzen ditu ardatz, gaur egun familia zer kontsideratzen dugun hausnartu araziz

Familiak era askotakoak izan daitezke gaur egun: tradizionalak edo nuklearrak, monoparentalak, homoparentalak, etab. Jende asko edo gutxi batu daiteke elkarbizitza batean. Baina ze lotura motak sortzen du familia bat? Metrokoadroka Sormen Laborategiak idatzitako Zeozertan dabil baina ez dakit zertan obrak galdera honen erantzuna bilatzen du, komedia ikuspuntu batetik eta ohiko antzerkiaz harago doan kontaketa mota batekin. Hiru pertsonaiek dituzten loturek sortutako istorio desberdinak plazaratzen dira taula gainean, momentu batzuetan collage bisual bat bilakatzen den lanean.

https://erran.eus/bortziriak/1671184196847-zeozertan-dabil-baina-ez-dakit-zertan-antzezlaneko-zuzendarietako-bat-den-oier-guillanekin-egon-gara

https://www.youtube.com/watch?v=rETPwY8JFW4&t=6s

ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK