
Emakumeendako* II. ahalduntze lantegia
2022ko abenduak 21 - 2022ko abenduak 22 | 17:30 - 20:30

Autoestimu Feministan trebatzeko ikastaro honen bidez, jarrera feminista zer den definitzen saiatu nahi dugu. Gure buruaren jabe izateak zein adierazpen hartzen dituen, zein zaila den aunitzetan, gure buruaren alde egitea, emakumeoi* bertzeen menpeko eta bertzeen beharren arabera antolatzen irakatsi izan digutenean.
Abenduak 21 eta 22, 17:30 – 20:30, Arizkunenean.
Saio bakoitzean landuko diren edukiak:
- Saioa: Autoestima eta ahizpatasunean sakontzen
Aniztasunetik emakumeen* artean dauden desberdintasunak eta bertatik erreproduzitzen diren zapalkuntzak identifikatu eta landu, modu kolektibo eta norbanako batean. Desberdintasunei aurre egiteko jarrera aktibo bat landu, estrategien inguruan pentsatu.
- Saioa: Autoestima, autozaintza eta norbanakotik kolektibora.
Autoestimari dagokionez, egunero bizi ditugun estereotipoak landu. Gorputzarekin konektatzeko beharra, ez da soilik emozionala baizik eta gorpuztu behar ditugu emozio eta sentipen horiek. Norbanakotik kolektibora eta elkartasun feminista lantzeko saioa izango da.