Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Emakumeendako ahalduntze lantegia

2021eko abenduak 15 - 2021eko abenduak 22 | 17:30 - 20:30

Arizkunenea

Foto evento
  • Sarreren salmenta: berdintasuna@baztan.eus // 613 003634

Aunitzetan, gazte-gaztetatik ondoeza sentitzen dugu gure ikaskide, lagunarte edota familian. Estereotipo eta genero rolen araberako hezkuntza jaso dugu, guztiok gara jendarte honen ondorio eta horrek gaixotu egiten gaitu. Hau guztia egunero gure gorputzetan islatzen da, gure mugimenduetan, munduan egoteko zein jarduteko moduetan, gure jarreretan, gure gorpuzkeretan.

Abenduak 15 eta 22, asteazkenak, 17:30 – 20:30, Arizkunenean.

Saio bakoitzean landuko diren edukiak: 

Sexu-Genero Sistema 

Sexu genero sistema dibertsitatea landuz: Sexu-genero sistema eta sozializazio prozesuak landuko ditugu. Maskulinitatea eta feminitateari dagozkion estereotipoak identifikatu eta horiek gure identitatearengan zein moduan eragiten digun identifikatuko dugu. Estereotipoengan birpentsatzen jarriko gara, eragiten duen desberdinkeria identifikatu eta horri aurre egiteko estrategien inguruan hitz egingo dugu.

Indarkeria Matxista eta Autodefentsa Feminista 

Indarkeria Matxista: Oinarrizko kontzeptuak ezagutzea: androzentrismoa, sexu-genero sistema, patriarkatua, feminismoak… Indarkeria zuzena, egiturazkoa eta sinbolikoa deskribatzea eta identifikatzea, adibide praktikoen bidez.
Bizi izandako eguneroko jarrera matxisten esperientziak partekatzea, bai eta horiei aurre egiteko eta testuinguru desberdinetan gainditzeko estrategia kolektiboen garrantzia landu Autodefentsa Feministaren bitartez.

 

ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK