Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

HELDUENDAKO ANTZERKIA KABARETA ESNATU NAIZ ANDONI MUTILOA

2021eko azaroak 21

Foto evento
  • Sarreren salmenta: Dámaso Zabalza Gizarte Bilgunea - Irurita
  • Zenbatekoa: 19:00 Sarrera Dohainik
  • Izen-emate: 18:30tik aurrera jaso ahalko dira gonbidapenak. Dohainik

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

HELDUENDAKO ANTZERKIA
KABARETA ESNATU NAIZ

ANDONI MUTILOA                                                                                                                                                        2020ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza Lehiaketako komedia finalista.

 Sinopsia

Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritar euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zergatik da Beyonce honen guztiaren erruduna?

Antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da Esnatu naiz. Identitatea, giza harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste.

https://www.youtube.com/watch?v=-s502xXq9vE