Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Zinema Zikloa + Solasaldia “Loreak belaunetan”

2023ko otsailak 24

Centro Cívico Damaso Zabalza

Foto evento

Zer izan nahi duzu handitan? Zaharra da galdera; erantzunak aldatuz joan dira garaiz garai. Handitan artista izan nahi ote zuten dokumental honetako zazpi protagonista gazteek? Handiagotan ere kultura egiten eta interpretatzen ikusten al dute euren burua? Beren ametsak, ekinak eta ezinak aletuz, gure kultur munduaren nolakoaren eskema zirriborratu dute zazpiron artean; baita etorkizuneko erronkena ere.

Fitxa

  • Protagonistak: Oihana Arana (poeta eta bertsolaria), Amets Aranguren (musikaria), Kattalin Barcena (artista plastikoa eta musikaria), Dom Campistron (irudigilea), Ekain Ibarguren (aktorea, pailazoa eta malabarista), Iker Maguregi (zinemagilea eta musikaria), Maddi Ane Txoperena (kazetaria, idazlea eta bertsolaria)
  • Ideia eta elkarrizketak: Amagoia Gurrutxaga
  • Ekoizpena: Lanartea – Euskararen Langile Profesionalen Elkartea
  • Irudia eta soinua: Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatiba
  • Iraupena: 38 minutu eta 30 segundo

ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK