-
BAZTANGO EUSKARA BATZORDERAKO DEIA
Baztango Euskara batzordeak bilkura eginen du urtarrilaren 19an, arratsaldeko 17:00etan. Bilera irekia izanen da, beraz, edonor etortzen ahal da, gonbidatuta zaudete herritarrak zein erakunde edo elkarteetako ordezkariak. Baztango udaletxean eginen da, segurtasun neurriak hartuz. Aurrez-aurrekoaz gain online sartzeko aukera egonen da: presentzialki, 6 lagun bilduko dira gehienez, eta gainerakoak telematikoki sartuko dira bileran. Euskara batzordean irakurri gehiago
-
Euskara ikasleendako dirulaguntza deialdia 2020rako
Euskara ikasten ari diren herritarrendako dirulaguntza deialdia onartu du Baztango Udalak, 2020ko uztailaren 15eko Tokiko Gobernu Batzordean. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko irailaren 1etik urriaren 2ra izanen da. Deialdia euskaraz 2020
-
GILTXAURDI UKI BERRIZ IREKIKO DA EKAINAREN 24AN
COVID-19aren eraginez GILTXAURDI UKI hiru hilabetez hetsia egon ondoren berriz ireki da ekainaren 24an. COVID-19 dela eta, erabiltzaileendako protokoloa. 2020ko uztailaren 21ean eguneratua. Abonoa egiteko inprimakia Tarifak 2020
-
NORMALTASUN BERRIA. NAFARROAKO GOBERNUAK ARGITARATUTAKO INFORMAZIO-DOKUMENTUAK
GN-Salud Info A4 NN EUS WEB GN_Salud_Trip_NN EUS_WEB
-
OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ ADMINISTRARI OFIZIALEN LAN-POLTSA BAT ERATZEKO DEIALDIA
PROBA TEORIKO-PRAKTIKOAREN EMAITZAK, PLIKA ORDENAREN ARABERA PLIKAK IREKITZEAREN EMAITZAK BAREMAZIOAREN EMAITZAK
-
Itziar Otegi Aranburu eta Sandra Garayoa Cotera egileek irabazi dute 2020ko Etxepare saria “LORERIK GORRIENA” albumarekin
Etxepare sarian 35 lan aurkeztu dira, inoizko ediziorik emankorrena izan da aurtengoa. Guztien artean LORERIK GORRIENA hautatu dute Leire Salaberria ilustratzaileak, Idoia Sobrino liburuzainak eta Patxi Zubizarreta idazleak osatutako epamahaiak.
-
Bertatik Bertara kanpaina “gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak” aldarrikatzeko
Udalerri euskaldunek beren baitan biltzen duten aberastasuna ikusaraztea eta aldarrikatzea du helburu. Herritarrak zein bisitariak sentsibilizatzeko ekimena izango da eta ekainaren 19an hasiko da. Baztango Udalak, Uraren Bailarak eta Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoak bat egin dute UEMAk antolatutako kanpaina honekin.
-
2020an EZ DA ESKAINIKO UDAKO JOSTALDIRIK
COVID-19ak sortutako egoera dela eta, aurtengo udan ez da Udako Jostaldirik izanen. Jarduerak behar bezala eskaintzeko beharrezko diren segurtasun neurriak eta osasun baldintzak betetzea zaila izanen dela ikusirik, Baztango Udalak, aurtengoz, ez antolatzea erabaki du. Aurtengo erabakia ezohiko egoerak behartuta etorri bada ere, hurrengo urteko jostaldiak bikainak izateko esperantza dute antolatzaileek, eta asmo horrekin ekinen diete irakurri gehiago
-
Koldo Bigurik irabazi du 2020ko (H)ilbeltza beka
Massimo Carlottoren Arrivederci amore, ciao euskaratzea eskatu du aurtengo deialdiak eta itzultzaile gasteiztarrak egindako lana izan da 10 laginen artetik itzulpenik onena. Epaimahaikideek azpimarratu dutenez “itzultzaileak jatorrizko obraren letrari eta estiloari tentuz eta zentzuz jarraitu die euskaraz baliokide bat sortzeko garaian. Ahalegin horretan bereziki nabarmentzekoa da elkarrizketen bizitasuna, italierazko obran erabiltzen den lagunarteko erregistroa imitatu irakurri gehiago
-
2020. URTEKO EGUTEGI FISKALA
2020. urteko egutegi fiskala