GAZTANBERA

April 22, 2013

Gatzatua hainbat modu eta eratan presta daiteke, baina ondoren deskribatuko duguna da etxeko gaztanbera prestatzeko tradiziozko modua, Baztan Ibarreko baserrietan eta mendian, oro har, egiten dena.

6 lagunendako osagaiak:

  • Litro 1 ardi-esne.
  • Gatzagi-orri bat.
  • Errekako 3 harri biribil (errekarriak).
  • Zurezko ontzi 1 (kaikua).

Prestaketa:

Errekako harriak labean jarri eta berotu bitartean, bota esnea zurezko ontzira, kaikura, alegia. Harriak bero-bero daudenean, banaka-banaka eta kontuz esnetan sartu. Gatzagi-orria esne pixka batean urtu eta ondoren, kaikuan geneukan esnera erantsi. Kaikuko esnea bero egonen da harriengatik. Esnea zurezko koilara batez irabiatu, eta buztinezko kaikuetara bota. Ondoren hozten utzi. Ontziak aluminio-paperaz estaliko ditugu, gaztanberak zapore arrarorik har ez dezan.

Aurkezpena:

Gaztanbera hotz hartu behar da, azukreaz edo eztiaz, eta intxaurrez lagunduta.

Sare sozialetara gehitu

<< atzera