Aurkezpena

Belanauldiz belanauldi Baztan baztandarron elikadura ona izateko iturri bikaina izan da. Izan ere, gaur egun, gure baserriek eta landa-inguruneak oraindik kalitate handiko elikagaiak ekoizten eta eraldatzen dituzte.

Gogoan izan behar dugu bertako produktuak ekoizteak eta jateak gure elikaduraren jabe egiten gaituela; landa-ingurunea, baserriak eta paisaia zaintzen laguntzen digula; eta gure nekazaritza, abeltzaintza, elikadura eta ekonomia jasangarriagoak egiten dituela.

Zentzu horretan, Baztango Udalak, sektore hori bizirik irauteak duen garrantzia defendatzen duenak, baztandarrok jakinaren gainean egotea eta sensibilizatu nahi ditu bertako produktuak jatearen garrantziaren inguruan. Hori dela eta, elikagaiok geure eguneroko elikaduraren parte izateko helburuarekin “ZER JAN, HALAKO BAZTAN” proiektua martxan jarri du. Egitasmo horren bidez bertako elikagaiei buruzko informazioa hedatuko da. Informazio hori eskuorri baten bitartez helaraziko da, eta bertan bilduko dira elikagai horrekin prestatutako errezetak, elikagai horri buruzko nutrizio-informazioa eta baita datu ekonomikoak ere. Eskuorri hori bi hilabetetik behin argitaratuko da (apirila-ekaina-abuztua-urria-abendua) eta eskuragai egonen da Baztango Udalaren web gunean (www.baztan.eus). Halaber, eskuorri hori batera, bertako produktuen inguruan hainbat jarduera antolatuko dira.