Haurrentzako albumak sortzeko ETXEPARE SARIA martxan da

urtarrila 27, 2021

2021eko Etxepare Sariaren edizioa abian da. Dagoeneko argitaratu dituzte Oinarriak,  eta bertan zehazten den moduan, lanak aurkezteko epea 2021eko maiatzaren 7ra arte izanen da.

Nafarroako Toki Entitateetako Euskara Zerbitzuek antolatzen duten sariketa honek helburua hauxe du: haurrendako ilustrazio albumak sortzea.  Album ilustratu bezala ulertzen dira testua eta irudia elkarren osagarri dituzten lanak.

Saria: 5.000€ jasoko ditu irabazleak eta lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du.


<< atzera