HIZKUNTZA-PAISAIA EUSKARATZEKO DIRU-LAGUNTZAK

uztaila 5, 2016

Azaroaren 30era arte zabalik izanen da hizkuntza-paisaia euskaratzeko diru-laguntzak eskatzeko epea.
Aurtengo deialdia zabalagoa izanen da eta kanpo-errotuluak ez ezik, honakoak ere euskaraz paratzeko laguntzak emanen ditu Baztango Udalak:

Irudi korporatiboa:
a. Kartazalak.
b. Paper menbreteduna.
c. Bisita-txartelak.
d. Identifikazio-zigilua.
e. Produktuak biltzeko papera.
f. Poltsak.

Webguneak:
a. Euskara hutsezko webguneak.
b. Webgune nagusia beti euskaraz irekitzen da eta erabiltzaileari aldiro, hala nahi badu, hizkuntzaz aldatzeko aukera ematen dio.

Errotuluen kasuan, kanpoko errotuluak ez ezik, honakoak ere sartuko dira:

b. Toldoak, errotulu funtzioa egiten badute.
c. Erakusleihoetako errotulazioa.
d. Establezimenduaren barruko errotulazioa, jendaurreko gunean kokatuz gero.
e. Atarien ondoko profesionalen plakak.
f. Ibilgailu komertzialen errotulazioa.

Informazio xeheagoa ondoko estekan:


<< atzera