Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

IRURITAKO SAN SALBADOR PARROKIA

Ondarea_t

Iruritako parrokia hau XVIII. mende erdialdeko eraikin barrokoa da, eta XVI. mendeko tenplu antzinakoaren leku berean eraikia dago, gainera, nahiz eta, egun, tenplu zaharraren aztarna arkitektonikorik geratu ez. Bai, ordea, hainbat eta hainbat dokumentu. Beroietan aipatzen da nola hondatu zen pixkanaka eta arrazoi ezberdinegatik eliza zaharra XVII. mendearen joanean, baita XVIII. mendearen lehen erdian hartu zen erabakia ere: hots, eliza eraistea, leku berean beste berri bat eraikitzeko asmoarekin.

Tenplu berri horrek aintzat hartzeko neurria du, eta latindar gurutzeko oinplanoa azpimarratu behar da, oso luzea baita. Hiru ataleko nabe dotore batez osatzen da, gurutzadura ez da sakona baina bai zabala, eta burualdea, berriz, zuzena. Kanpoaldean, eraikina oso trinko edo konpaktua da, purutasun handikoa lerroetan, partzialki igeltsuztaturiko harlandu irregularreko hormei esker eta ertzak mugatzen dituzten harlandu-segidei esker.

 

Barrualdean, alabaina, hiru erretaula nabarmendu behar. Gurutzaduraren bi aldeetara, bi erretaula daude; bata rokoko estilokoa, Andre Mari jasokundekoari eskainia, eta, bestea, ondoan duenaren molde berekoa, Andre Mari arrosariokoari eskainia. Merezi du erretaula horri patxadaz erreparatzea, gorteko eskultura barrokoaren tailurik ederrenetakoa baita. Joan Domingo Oliveriren artelana da. Italian (Carrara) jaio zen, 1708an, eta Felipe V.a erregearen aginduetara egin zuen lan, hala Madrilgo Errege-Jauregian nola San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian. Iruritako artelan berdingabe honetan (Pedro Frantzisko eta Tomas Goienetxe anaien emaitza), zur polikromatuaren erabilera antzeman liteke, orduantxe hasi baitziren erabiltzen marmolaren edo harriaren kaltetan.

 

Bukatzeko, ezin azpimarratu gabe utzi Eliza janzten duen erretaula neoklasiko erraldoia. Erretaula horrek aurrekoa ordezkatzen du, hots, 1623kotzat datatu zutena.