Lehenik, zorionak plaza berritzeagatik. Ttipi-Ttapan ikusi dut proposamena eta iduritzen zait kioskoak ez duela betetzen irisgarritasunaren Ley Foral 5/2010, Foru Legea, apirilaren 6koa. Ez dut arranparik ikusten. Nola igoko dira elbarrituak? Eta musika taldeen ekipo pisutsuak? Uste dut orain dela unea honako oker hau zuzentzeko. Nik ere guztiontzat hoberena desiatuz agurtzen zaitut.

June 2, 2017

Egun on

Elizondoko plaza eraberritzeko batzordeko bileretan eta Herriko Batzarretan kioskorat igateko arrapala egiteko aukera aztertu zen.

Azterketa egin zen eta horren ondorioa hau izan zen:

VIV/2010 Aginduaren 1. Art.aren arabera, oinezkoendako bidea irisgarria izateko baldintza hauek bete behar dira:

-    Arranparen zatiek igarobide librerako guttienez 1,80 m.ko zabalera eta gehinez 10m.ko luzera izanen dute.
-    3 eta 10 m. luzerako zatietan malda gehienez %8koa izanen da.
-    10 m. baino gehiago izaterakoan tartean laugunea behar da guttinez 1,5 m. luzekoa eta arrapalaren akaberan kioskora sartzeko 1,80m.ko  eskailera-burua
-    Zorua ez-labaingarria behar du izan
-    Baranda izatekoan bi aldeetan luzatzen dena 30 zm.koa

Horrek guztiak laugunea eta eskailera-burua kontuan hartuz 15,80m. luze eta1,80 m. zabal izanen zen arrapala suposatuko luke, 28.44m2ko azalerarekin eta 32,20m.ko barandarekin.

Kioskoak 45,63m.ko azalera du eta 29,80m.ko baranda.

Arranpak kioskoaren azaleraren %62ko handitzea ekarriko luke eta barandaren %113.

Datu horiek kontuan harturik arranpa egiteko hasierako nahia baztertu zen.

Aipatutakoaren ondorio bezala egiten ari den proiektua onartu zen 2016ko irailaren 30eko batzarrean, arkitektuak erran zuen arranpa egiteko aukera aztertu zela baina irisgarritasun baldintzek 16m luzekoa izatea eskatzen zutela eta horrek obra zaildu eta garestitzen zuela eta, gainera kioskoetan ez-ohiko elementua zela. Horregatik behar den unetarako gailu mekanikoak erabiltzea erabaki zen.

Joseba Otondo Bikondoa (2017/06/01)

Sare sozialetara gehitu

<< atzera