Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

LEKAROZKO ANDRE MARI AHOLKULARIAREN IKASTETXEA

Ondarea_t

Andre Mari Aholkulariaren eskola 

Uharte auzoan dago, Lekarozen. Egun, Bigarren Hezkuntzako Ikastola gisa ezagutzen dugun hori, kaputxinoek (Joaquín María de Llevaneras apaiz-buruaren gidaritzapean) 1888 aldera (hiru urtera inauguratu zuten) altxatutako eraikin-sail baten zatitxo bat baino ez da.

Egun, ez dago bertan erlijio elkarterik eta instalazioak Nafarroako Gobernuak erosi ditu orube horretan oraindik zehaztu ez duten proiekturen bat gauzatzeko.

Eraikin edo pabiloi bat erlijio elkartearentzat zen, eta, bertzea berriz, eskolarako. Aurreko bien artean, eliza zegoen. Elizak oinplano tradizionala dauka oraindik ere, eta hiru nabe ditu gurutze-formako zutabez bereiziak. Erretaula XIX. mende bukaerakoa da, Fray Antonio de Vera maisuak egina. Elizako atal preziatuentzat, (kaputxinoek, oraindik orain, hustu egin zituzten komentua eta eskola balioko gauzak kenduz. Balio handiko gauza asko zegoenez, museo, unibertsitate eta halakoei eman zizkieten, ez baitzuten erlijio-elkarteak Lekarozen egon zen denbora guztian egindako ikerketa-lana galtzerik nahi) Alonso Cano maisu handiak egindako gurutzea aipatu behar da, XVII. mendearen lehen erdikoa, Madrilen eman zuen denboraldian egindakoa.

Komentuko lorategian badira bi eskultura, harriz eginak. Haietako batek Eskolaren eratzaileari egiten dio aipamena, Llevaneras Aita Ohoragarriari hain justu, eta Jorge Oteizak egina da. Bertzea, organizismo-estiloko artelana, Faustino Aizkorbek egina da.