• Euskarazko udalekuak

    Euskal Herriko hainbat tokitan udalekuak antolatzen dira eta  bilduma honek  eskaintza zabal horren informazio eta xehetasun guztiak dakartza. Baztango Udalak Euskal Herrian barrena eskaintzen diren euskarazko udalekuen eskaintzak bildu du, Nafarroako bertzen hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuekin batera. Bildutako informazioarekin bi esku-orri argitaratu dira. Batean, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako euskarazko udalekuen berri ematen dute, bertzean, berriz,
    irakurri gehiago

  • UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA

    Baztanen euskara da bertako hizkuntza historikoa eta egun ofiziala gaztelaniarekin batera. Urte luzez Administrazio eginbeharretatik baztertuta, egun euskarak Baztango Udal administrazioan bere lekua du eta gehiago izan beharko du estatus ofizialak eskatzen dituen erabilera guztiak bete eta herritarren hizkuntza eskubideak begiratzeko. Baztango Udalak bere hizkuntza polítika garatzeko zerbitzu teknikoa du: Euskara zerbitzua. Euskara Zerbitzuak hauetan
    irakurri gehiago

  • EUSKARAZKO JOLAS ETA KANTUEN IKASTAROAK FAMILIENDAKO

    Iazko arrakasta ikusita, aurten ere euskarazko jolasak eta kantuak ikasteko ikastaroak antolatu ditu Baztango Udaleko euskara zerbitzuak. Aurten 2 ikastaro eskainiko dira: 1.- JOLASTUKO GARA? izenekoa 0-3 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoendako da. Bi orduko saioa izanen da eta lehenbiziko ordu eta erdian gurasoak bakarrik ariko dira eskainitako materiala ezagutzen. Ondoren haurrak eta gurasoak bildu
    irakurri gehiago