Landaredia eta animaliak

FLORA

Cascada de XorroxinLandaretza eskualde euro-siberiarreko probintzia atlantikokoa da. Gizakiak aipatu landaretza biziki suntsitu nahiz eraldatu aitzinetik, mendietan pagadiz, behealdean Quercus robur hariztiz, erdialdeetan gaztainondoz, eta horrenbertzeko garrantzirik ez duten bertze zuhaitz hostotsu kaduzifolioz (lizarrak eta hurritzak, errate baterako) osatuta zegoen.

Gaur egun, hedaduraz, pagoa da nagusi (7.500 hektarea, gutxi gorabehera). Ondoren, hedaduraz arras urruti, haritza eta gaztainondoak daude. Basoberritzea 2.100 hektarea ingurukoa izan da: hiru laurdenak pinuak, haritz amerikarra eta Japoniako laritza; batez ere, Otsondo, Alkurruntz eta Orabidea inguruan. Ibai inguruetan haltzak, sahatsak, makalak eta lizarrak aurki ditzakegu.

FAUNA

Baztan Ibarrean aurki ditzakegun abereei dagokienez, behi, ardi eta zaldi-azienda nabarmentzen dira. Garai batean Baztan Ibarreko ekonomian nagusi ziren; gaur egun, ordea, ustiapen handiek bakarrik, eta neketan, egiten dute aitzinat. Behi-aziendari dagokionez, erran beharra dugu esne-behiek edo suitzarrek lekua utzi dietela haragi-behiei, herriko behi gorriei alegia. Ardi-aziendari dagokionez, Baztan Ibarrean ardi latxa da nagusi; izena arraza horretako ardiek duten artile zakarretik datorkio. Bi motakoak izaten ahal dira: ardi latxa muturbeltza eta ardi latxa muturgorria; bistan da, aurpegiaren koloreagatik bereizten direla.

Etxe-abereak alde batera utzita, Baztango mendi zabaletan animalia-espezie ugari dago: azeriak, basurdeak, oreinak, orkatzak, urtxintxak, eta abar. Bada bertze espezie bat, coipus izenekoa, jatorriz Hego Amerikakoa; tamaina handiko ugaztuna da, eta orain dela urte gutxi batzuk Baztan ibaiaren ertzetan kokatu zen Frantziako etxalde batetik ihes eginda. Espezie horren ugalketa moteldu bada ere, gaur egun, oraindik ere, ikusten ahal da bakarren bat ibaia zeharkatzen.

Dos caballos en el monte                   Varias ovejas latxa