Paisaia

Vista del Valle desde un bosqueBaztan Ibarrak paisaia zoragarria du. Mendi leunek ibarraren zeruertza itxuratzen dute. Ikusmena gozatzeko opari ederra. Iratzeek, belaiek eta pagadiek eta hariztiek nahierara koloreztatzen dute mihise zoragarri hau urteko edozein sasoitan. Nafarroa hezean kokatuta, bidexkak, mendiak eta errekastoak sigi-saga dabiltza Baztanen horren ohikoak diren borden eta baserrien tartean, argi erakutsiz gizakiaren eta naturaren arteko milaka urteko elkarreragina harmoniaz beteriko batasun berezia sor dezaketela.

Hamabortz herri edo Leku udalerri bakar batean (Nafarroako zabalenean) banaturik. Txoko, oinetxe eta jauregi aunitz; denak bat Baztanez ari garelarik. Ez dago mugarritzerik, mugarririk nahiz zedarririk. Herritar guztiek dute belaiak, bazka, ura eta egurra aprobetxatzeko eskubidea. Denek dute armarri bera, eta guztiak dira, jatorriz, aitonen seme-alabak; hau da, nobleak, berez noble izaera duen lurralde batean sortu izanagatik soilik.

Paisaia intimista honek beren tradizioak bizirik iraunarazi dituztenen, eta egunerokoan Nafarroaren milurteko hizkuntzan, euskaraz, solasten direnen kultur ondarea gordetzen du. Laburbilduz, paisaiak halako intentsitatez bateratu ditu natura eta giza faktoreak, non ez historiaren gorabeherek ezta mendeetako kontrako ekonomiek ere ezin izan dioten halako lurralde idiliko bezain iradokitzaileari, misteriotsu bezain abegitsuari nortasunik batere kendu. Halakoxea da Baztan Ibarra, zoragarria bezain ahaztezina.

Paisaje nevado del Valle      Río