Aniz

Vista panorámica de Aniz

Altitudea: 376 metro.

Biztanleria 2005ean: 60 biztanle.

Iruñetik 37 km-ra dago. Herrira heltzeko NA-2540 errepidea hartu behar dugu, Iruritatik barna, Frantzia aldetik etorrita. Bertzenaz, Iruña aldetik etorrita, Almandozko tunelaren irteeran dagoen desbideratzea hartu behar da.

Aipatzekoak dira Anizen:

Jasokundearen elizaren harrizko eskaileretan elementu berezia topatuko dugu: disko-formako hilarriak. Hareharrizko harrietan landutako hilobi-monumentuak dira, oro har behe-erliebe teknikaz landuak. Bi dira gehien errepikatzen diren gaiak: gurutzeak, arrasto paraleloz eratuak, eta besoetan eguzki-formako kiribildunak, eta Salomonen zigilua. Harri horiek lurrean sartzen zituzten zutik, hildakoen hilobien buru, eta, gehienetan, sortaldera begira. Erran beharra dago gaur egun bakar bat ere ez dagoela bere jatorrizko lekuan. Batzuk herritik kanpokoak dira, beharbada bat-bateko heriotzaren bat edo muga adierazteko. Bertze guziak elizen inguruan egiten ziren ehorzketetan zeuden. Vidal Perez de Villarealek erraten du bizipen sakonak adierazteko modu plastikoa direla.

Parrokia-eliza berriki eraiki da, Jasokundearen Ama Birjinaren ohoretan.

Herriko bestak urriaren lehen igandean ospatzen dira.