Elbete

ElbeteAltitudea: 200 metro.

Biztanleria 2005ean: 234 biztanle.

Iruñetik 50 km-ra dago, Elizondorekin bat eginda. Herria N-121-B errepideak zeharkatzen du.

Aipatzekoak dira Elbeten:

Ondoren aipatzen diren etxeen eta jauregien arkitektura azpimarratuko dugu:

  • Jarola jauregia. Leinu-etxea. XVII. mendean hasi ziren eraikitzen. Eraikin ederra da, barroko estilokoa. Aitzinaldea harlanduzkoa da. Baztango etxerik nobleenetako bat da.
  • Askoa jauregia. Leinu-etxea. Jauregiaren portada dotorea zutabe klasikoz eta balkoi armarridunez apainduta dago. Herrian, zubiaren ondoan, Batzar Nagusia elkartzen zen, Baztani zegozkion aferak aztertze aldera.

Aipatzekoa da Santa Kruz eliza. Kapera nagusiko erretaula Juan Gazteluzarkoak egin zuen, Antxieta famatuaren ikasleak. Barnean dagoen San Migel Goiaingerua eskultura erromanistaren ikonografiarik hoberenetakoa da.

Elizaren gibelean, berriki artio erabilia izan den antzinako ikuztegia dago, baita disko-formako hainbat hilarri ere.

Herriko bestak, herriko zaindari Santa Kruzen omenez ospatzen dira, irailaren 14an.