Erratzu

Erratzuren bista panoramikoaAltitudea: 300 metro.

Biztanleria 2005ean: 489 biztanle.

Erratzu Iruñetik 58 km-ra dago, eta bertara heltzeko N-121-B errepidea hartu behar da, eta eskuinera dagoen bidegurutze batean NA-2600 errepidea hartu behar da. Bi auzo ditu Erratzuk: Gorostapolo eta Iñarbil.

Azpimarratzekoak dira Erratzun:

Batetik, ondoren aipatzen diren etxeen eta jauregien arkitektura nabarmenduko dugu:

  • Etxebeltzea jauregia (46. zk.). Leinu-etxea.
  • Apeztegia jauregia. Leinu-etxea.
  • Iñarbilgo jauregia. Leinu-etxea, barroko estilokoa, bi dorre dituena.
  • Gaston Iriartekoen sortetxea. XVIII. mendean berreraikitako jauregia da, garai batean aduana izandakoa. Iruritan dagoenaren estilo berekoa da. Bi dorre ditu.

Erratzun zur-lanketaren eredurik argiena topatuko dugu Santiago Oteiza (72. zk. duen etxea). Zurez egindako lanen edertasuna ikusiko dugu haren lantegian. Bereziki aipatzekoak dira kaikuak (gasna eta gaztanbera egiteko erabiltzen ziren zurezko ontziak); kaikuen plastikotasunak eta leuntasunak harritu eginen gaituzte.

Ezin aipatu gabe utzi Xorroxingo ur-jauzia, soinuz beteriko paisaia zoragarria. Bertan sortzen da Baztan ibaia, Baztan utzirik Bidasoa izena hartzen duena. Gorostapolo auzotik barrena helduko gara bertara. Natura bere osotasunean ikusteko aukera aparta izanen dugu. Ur-jauzi honi loturik, lamiei buruzko elezahar ugari daude.

Iñarbilen Infernuko Zubia topatuko dugu. Kondairak erraten duenez, deabruak bere burua bota zuen zubitik beheiti, jabetu zelarik inoiz ez zela gai izanen euskara ulertzeko.

Erratzun mendiaren ikuspegi zoragarriaz goza dezakegu; hartarako, Izpegiko leporaigan behar dugu, bihurgunez beteriko tokiko errepidean gora.

Eliza XVIII. mendekoa da, San Pedroren ohoretan eraikia. 1913. urteko euri-erauntsiak herria suntsitu, eta eliza bitan zatitu ondoren, berreraiki eta berriro ere hornitu behar izan zuten. Herri-arkitekturako klaustro txikia du. Kanpandorre barrokoak forma oktogonala du, baita bere absideak ere. Bi eraikin hauek jatorrizkoen berdinak dira, nonbait, tenplarioen artean oinarrituta.

Herriko Bestak ekainaren 29an ospatzen dira, herriko zaindari San Pedroren omenez.