Ziga

Zigaren bista panoramikoaAltitudea: 364 metro.

Biztanleria 2005ean: 199 biztanle.

Zigara heltzeko NA-2540 errepidea hartu behar dugu, Iruritan barna, edo Almandozko tunelaren irteeran, eskuinaldean, dagoen bidegurutzean barna. Zigak auzo bat du: Zigaurre.

Aipatzekoak dira Zigan:

Zigan hainbat elementu bitxi dituzten bi etxe daude:

  • Indartea Etxea (Zigaurre auzoa). Etxeak oso armarri bitxia du. Caro Barojak blasoien kanpoko itxura XVIII. mendeko nafarren (Flandeseko merkatu librearen miresleak) egoera ekonomikoarekin lotzen du. Historialariaren iritziz, blasoia XVIII. mendearen hasierakoa da.
  • Iturriagaraia Etxea. Armarri xumeak zapi puska beltzak iltzatuta ditu inguruan; horrek agerian uzten du familiako norbait hiltzen zelarik armarria zapi beltz batez estaltzen zutela.

Ziga eta honen auzo Zigaurre artean Baztango begiratokia dago; bertatik haranaren iparralde osoaren bista ederrak izanen ditugu.

Zigako eliza San Lorentzoren ohoretan eraiki zuten, 1593tik eta 1603ra bitartean. Aitzinalde izugarriak agerian uzten du forma herreratarrak inposizioa, Nafarroan dagoen estilo herreratarraren eredurik garbiena da.

Herriko Bestak abuztuaren 10ean ospatzen dira, herriko zaindari San Lorentzoren ohorez.