Merkatariendako eta ostalariendako kartel ereduak eskura

otsaila 19, 2021

Merkatari eta ostalariendako euskarazko kartelak eta bertzelako baliabideak eskaini izan ditu UEMAk, lehen ere. Orain kartel ereduak bildu eta webgunean jarri ditu eskura.  HEMEN dituzue: uema.eus/kartelak

Iturria: UEMA

UEMAk mankomunitateko kide diren  herrietako merkatariendako eta ostalariendako kartelak, menuak, oharrak, faktura takoak… eta halako baliabideak eskaintzen ditu, doan. Bi kanpaina egiten ditugu urtean zehar gure zerbitzuaren berri establezimenduetara helarazteko. Haien eskaerak zuzenean edo  telefonoz jasotzen ditugu. Bide horiei heltzen jarraituko dugu, baina zerbitzua osatzeko eta arintzeko, webgune bat prestatu dugu. uema.eus/kartelak da helbidea, eta bertan daude ikusgai kartel, irudi eta baliabide guztiak. Bi modutara aprobetxa daiteke zerbitzua: batetik, bertan dauden euskarriak deskargatuta, eta zuzenean bakoitzak berea inprimatuta; bestetik, formularioa betez gero, orain arte bezala, establezimenduan jasoko dituzte bere eskaerak plastifikatuta.

Webgunearekin orain artean bezala, eskari pertsonalizatuak egiteko aukera ere izanen dute; menu propioak egitekoa, erraterako. Ereduen zerrendan ez dagoen irudiren bat behar badute ere, lasai eska dezakete. Berriak sortzen eta webgunea eguneratzen jarraituko dugu.

Dakizuen bezala, gure erakusleihoak dira dendak eta tabernak. Horregatik, oso garrantzitsua da euskarak presentzia izatea horietan. Badakigu sektore hau bereziki ari dela sufritzen krisi honen eraginez, eta gure asmoa ahal den neurrian laguntzea da.


<< atzera