
Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko langileriaren administrazioko teknikariren lanpostu bat
Ikusi hemen deialdiari buruzko informazioa
Baztan-Bidasoko paisaiak liluragarriak dira eta hortaz ere, behin eta berriz margotuak . Naturak eskaintzen digun edertasuna eta kolore dantzak zentzumenak astintzen dizkigu. Hitzekin adierazi ezin dena, pinzela eskutan eta kolore paleta hartuta adierazi dute behin baino gehiagotan margolariek. Uda iristen delarik, Baztango artistek euren estudioetako ateak zabaltzen dituzte euren artelanak erakusteko. Horixe da “Artearen ibibidea”, erakusketaz-erakusketa bidaiatzeko proposamena.
Gainera, aurten, ibilbidea eginez, zozketa batean parte hartu ahal izanen duzu.
Egin ibilbidea eta parte hartu zozketan!
Ikusi hemen deialdiari buruzko informazioa
Elizondoko bestetan 5 emaztekik jasan dituzten intentsitate desberdinetako eraso sexisten aitzinean, Baztango Udaleko talde politiko guziek, Elizondoko Herriak eta Elizondoko Besta Komisioak adierazi nahi dugu erabat gaitzesten ditugula eraso sexista horiek, eta Mugimendu Feministak egindako elkarretaratze deialdian parte hartzeko eskaera luzatzen diogu Baztango herritar guziei. Elkarretaratzea abuztuak 4, arratsaldeko 8etan, Elizondoko Plazan izanen da
ANIZTASUNA EREIN, ASKATASUNA BILTZEKO Kanpaina ibiltaria Baztanen ibiliko da LGTBIQ+ pertsonak landa-eremuan ikusarazteko.