
BAZTANDARREK EUSKARAREN INGURUAN DUTEN IRITZIA JAKITEKO SAIOAK
EUSKARAREN INGURUAN HERRITARREN IRITZIA entzun eta jaso nahi da antolatutako lan-saio hauen bidez. Ongi dakizuenez, Baztango Udalak euskararen plan estrategikoa disenatzear...
Amaiurko herrian izan zen, apirilaren 14ko asteburuan, Baigorriko eta Baztango Udalek antolaturiko bi bailaretako gazteen arteko topaketa. Topaketan 12 eta 15 urte bitarteko 36 gaztek hartu zuten parte eta Amaiurko herrian egin zuten topo, mugako bi aldetako biztanleen antzinako harremanak berreskuratzeko eta euskara zabaltzeko, erabiltzeko eta euskalkiak partekatzeko helburuarekin.
Jaso ditugun balorazioen arabera, topaketa arras ongi joan zen, gazteak arras gustura egon ziren. Begiraleek adierazi bezala, topaketaren helburuak bete ziren, beraz, bi Udalak pozik gelditu dira jasotako emaitzekin eta urrian izanen den bigarren topaketa antolatzen hasiak dira dagoeneko.
Behin Amaiurren topatu zirela, frontoian ezagutza jolasak egin zituzten Dindaiako begiraleekin. Gero aterpetxean gelak antolatu zituzten eta saloian berriz elkartu, “Hormigoizko mugak” erakusketa ikusteko. Memoriaren Nafarroako Institutuaren erakusketa honek frankismoak eta bereziki faxismoak erabilitako errepresio-tresna bati heldu nahi zaio: lan behartuari. Pirinioetan milaka eta milaka egitura militar eraiki zituzten aliatuen erasoaldiari aurre egiteko, eta eraikuntza-lan haietan preso errepublikazale espainiarrak aritu ziren nagusiki. Gure iraganeko errealitate ilun hori hedatzea du helburu nagusi erakusketak. Era berean, memoriaren lekuak errekonozitzeko eta oroitzeko helburuaz gain, giza eskubideak urratzen dituzten iraganeko nahiz egungo prozesu guztiei buruzko gogoeta kritikoa egiteko espazio bihurtu nahi dituzte leku horiek.
Afalostean, gaubelari hasiera eman zioten, asmakizunen feria internazionalarekin eta bingo musikatuarekin.
Larunbat goizean, Xaraka Natur Bidaiak-eko gidariarekin batera, Amaiurren inguruko ibilalditxo bat egin zuten gazteek, bertan bunkerrak ikusi eta haien atzean dagoen historia ezagutu zuten. Aipatu beharra dago udaleko Hondakin Zerbitzutik banatu zizkieten poltsa berrerabilgarriak erabili zituztela mendi martxako hamaiketakoa eramateko, hondakinak murrizten laguntzeko. Bazkal ostean denbora librea izan zuten. Arratsaldean, euskalkien inguruko joko batean aritu ziren jolasean, bi herrietako euskara aztertuz. Ondoren, poltsa eta txapa tailerra egin zuten, arrakasta izugarria izan zuen ekintza izan zen. Gauean berriz, karaokean, furor jolasean eta animalien txantxa jolasean aritu ziren gogotsu.
Igande goizean, joko pistan aritu ziren etxera itzuli aitzinetik.
EUSKARAREN INGURUAN HERRITARREN IRITZIA entzun eta jaso nahi da antolatutako lan-saio hauen bidez. Ongi dakizuenez, Baztango Udalak euskararen plan estrategikoa disenatzear...
MARTXAN DA ORGANIKOPA LEHIAKETA!!!! Animatu eta bereizi organikoa, zure herria irabazle egiteko!!!
Kulturaren bidez aniztasun eredua hedatzea eta herritar guztiei erreferenteak eskaintzea da helburua, urtero ZINEGOAK jaialdiak eskaintzen dituen ikus-entzunezko edukiak aprobetxatuz.