Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko irailak 28

Baztango Udalak emakumeen kontrako indarkeriari buruzko oinarrizko ikastaro bat antolatu du eragile desberdinendako

Baztango Udalak antolatu duen lehen tailer hau prestakuntza-prozesu luze baten hasiera bertzerik ez da. Baztango Emazteki* eta Gizonen* Berdintasunerako II. Planean irakurtzen ahal den  bezala, indarkeria matxistaren biktimak artatu eta indarkeria hauek desagerrarazteko lan egitea da Udaleko Berdintasun Zerbitzuaren lan-ardatz nagusietako bat.

Foto noticia

Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzua emakumeen kontrako indarkeria edota indarkeria matxista kasuak artatu eta koordinatzeko protokoloa lantzen eta garatzen ari da. Prozesu horretan, prestakuntza ezinbertzekoa da protokoloak funtziona dezan eta indarkeria matxista bizi eta pairatzen duten emakumeek eta familiek arreta integrala eta kalitatezkoa jaso dezaten.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren finantzazioarekin eta Equala aholkularitzaren eskutik, Elizondon oinarrizko lehen prestakuntza bat antolatu da emakumeen kontrako indarkeria detektatzeko eta identifikatzeko gaitasunak hobetzeko. Ikastaro honetan emakumeen eta haurren arretan inplikatutako hainbat eragilek hartuko dute parte.

Ikastaroa urriaren 4an eta 6an emanen da, 9:30etik 14:30era, Arizkunenean.Baztango Udaleko eta Bortzirietako Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetako langileek, Osasunbideko hainbat langilek eta Bortzirietako eta Baztango Berdintasun Zerbitzuetako langileek jasoko dute prestakuntza hau, eta honako edukiak izanen ditu:

  • Emakumeen kontrako indarkeriaren arloko esku-hartzearen ikuspegia: 14/2015 Foru Legearen aginduak eta arreta integraleko sisteman dituen inplikazioak.
  • Emakumeen kontrako indarkeriaren adierazpenak. Emakumeen genitalen mutilazioa, emakumeen eta nesken salerosketa eta sexu-esplotazioa eta esku hartzeko protokoloak.
  • Indarkeria garaiz detektatzea eta bizirik atera diren biktimak artatzea. Esku-hartze profesionalean emakumeen ahalduntzearen ikuspegia txertatzeko jarraibideak. Baliabideak eta zerbitzuak.

Baztango Udalak antolatu duen lehen tailer hau prestakuntza-prozesu luze baten hasiera bertzerik ez da. Baztango Emazteki* eta Gizonen* Berdintasunerako II. Planean irakurtzen ahal den  bezala, indarkeria matxistaren biktimak artatu eta indarkeria hauek desagerrarazteko lan egitea da Udaleko Berdintasun Zerbitzuaren lan-ardatz nagusietako bat.